Gaitasun fisikoak hobetzeko entrenamendu sistemak ANAEROBIKO LAKTIKO

 

ANAEROBIKO LAKTIKO

Sistema honetan ATP molekula birsortzeko behar den energia oxigenoaren partaidetzarekin gertatzen den glukosaren (“azukrearen”) deskonposaketatik dator. Energia iturri hau, oso azkarra da. Denbora gutxian ATP asko sortzen da eta hauengandik energia ugari giharren lanerako. Horra hor abantailetako bat. Baina badu eragozpen nabarmena. Glukosaren apurketa oxigeno gutxirekin (anaerobikoa) ematen denean azido laktikoa sortzen da eta substantzia honek jarduera fisikorako oztopatzen duen nekea sortzen du. Azido laktiko kopurua handia denean (hots, “agujetak”) giharrek lan egiteari utzi behar izaten diote.

Hortaz, energia lortzeko bide hau intentsitate handiko ahalegin laburretan erabilia izango da. Gutxi gora-behera, 30 segundo eta 2 minutu arteko iraupena duten edozein lan intentsuetan energia iturri nagusiena da. 200 metro eta 400 metro lasterketak izan daitezke sistema energetiko honen bi adibide argi.

Behin bide anaerobiko laktikoa erabili duen jarduera fisikoa amaitu eta atsedenaldira itzuli ondoren, bihotzaren taupaden erritmoa bere onera itzultzea kosta egiten da, hondakinak (azido laktikoa) desegin behar direlako eta hori oxigenoa parte hartzen duen erreakzioez egin behar delako. Beraz, arnasketa atseden egoeran baino bizkorragoa izango da.

Entrenamendu mota hauek ezin dira 72 orduak pasa baino lehen errepikatu, azido laktikoaren karga altuak desagertu egin behar dira berriz egiteko entrenamendu mota hau. Gorputzak asko eskertuko luke 72 ordu hauen tartean entrenamendu aerobiko lasaiak egitea, honek 25 minututan gutxi gorabehera gure odolean dagoen azido laktiko hori murrizetea lortuko luke %40an.
Entrenamenduak

Gure bihotz maiztasuna %80-90 artean egon behar da. Gehien erabiltzen diren energia iturriak glukogenoa eta laktatoa dira, garrantzitsua laktatoarekin jolastea da, maximora iritsi gabe, gure organismoak ezingo lukeelako onartu eta azido laktikoa sortzen hasiko litzatekelako, azido laktikoak gure gorputza extremoetara eramango luke eta gelditu egin beharko ginateke.

ADIBIDEZ:

  • Korrika, 6 serie 200 metrokoak 3 minutuko errekuperazioarekin. (200×6/3´)
  • Bizikletan, 8 serie 500 metrokoak  2 minutuko errekuperazioarekin. (500×8/2´)
ESKUBALOIA Txinoak, baloi medizinala, baloia, eskubaloiko pistan Anaerobiko laktikoa https://www.youtube.com/watch?v=dqJI1GhftYM
ESKALADA Arnes bat, mendian zein rokodromoan Anaerobiko laktikoa https://www.youtube.com/watch?v=mD3Rn0TQbYA
ATLETISMO 400m HESIAK Hesiak, etletismoko pista Anaerobiko laktikoa https://www.youtube.com/watch?v=Zi2FokseP5Q

1.-ESKUBALOIA: Binaka, medizinalarekin paseak egingo dituzte elkar, 5 pase, ondoren txinoak hartu eta bestean utziko dituzte, zigi-zaga eginez. Korrika beste aldera joango dira eta pisu bat hartuz salto eta aurrera eramngo dute pesa. Bukatzeko 1vs1 egingo dute atezaina atean izanik eta gero kanpoerdira esprintatuko dute.

2.-ESKALADA: Rokodromoan zein mendian egin daiteke. Gailurrera igotzea izango da helburu ahalik eta azkarren 1-2min inguru iraun behar du ariketak eta ezin da deskantsatu ariketa egiten ari direla.

3.-ATLETISMO 400m HESIAK: Atletismoko 400m hesiak proba normal bat egitean datza.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s