Masaia-drenaje linfatikoa

-Definizioa:

Masai-drenaje linfatikoa eskuekin burutzen den masai teknika bat da eta mugimendu leunak erabiltzen dira, mantsoak eta errepikakorrak izango dira. Honekin linfaren zirkulazioa hobetuko dugu, honekin batera inflamazioak eta eta likido pilaketak ekidingo ditugu.

Masai-drenaje linfatikoak sistema inmunologikoa indartzeko ere balio du.

 

-Jatorria, historia

Drenaje linfatikoaren teknika duela 100 urte baino gehiago jaio zen, Estrid Vodder (naturopata) eta Emil Vodder-ek (fisioterapeuta) asmatu zuten. Beraien bezeroen osasuna hobetzen zela ikusi zuten, ordura arte inor ez zen ausartu jendearen ganglio linfatikoak manipulatzen.

Frantziako spa batean lan egiten zutenean, bikote honek behatu zuen gaixotasun ezberdinez kaltetutako gaixotuak inflamazioak zituztela lepoko ganglioetan. Orduan, kontu handiz egindako manipulazio batzuekin (ganglio linfatikoetan) konturatu ziren hauen tamaina  murriztu egiten zela eta bezeroen osasun egoera hobetu egiten zela.

 

-Justifikazio zientifikoa

Sistema linfatikoa, zirkulazio sistemarekin paralelo doan zirkulazioa da, baina odola garraiatu beharrean linfa garraiatzen du, likido bat da, molekula handiak garraiatzeko balio duena, adibidez proteinak.

Linfaren funtzioa soberakinak garraiatzea ere bada, organismoak zikinkeria hau guztia bota dezan. Zirkulazio linfatikoak ez badu ongi funtzionatzen gure gorputzak zikinkeria bilduko du eta likido pilaketak gertatuko dira, ondorioz substantziak ez dira garbituko.

 

-Teknika, merkatuan dauden baliabideak aplikatzea

Masaia mota hau, mugimendu mantsoen bidez egiten da, erritmoarekin, oso leunak eta norabide egokian, hau da, zirkulazio linfatikoaren norabidea jarraituz. Horrela hodiak estimulatuko dira eta txapelketan erabili ditugun atalak erlaxatu egingo dira. Vodder bikoteak esan zuten bezala, teknika honek intuizioa eta zehaztasun handia behar du, bezero bakoitza ezberdina baita eta horregatik zainketa eta manipulazio espezifikoak behar dira. Lasterketa baten ondorengo masaiak hanketan izango dira, gure hankak karga handi bat jaso dutelako eta zikinkeria ongi garbitzeko zirkulazio sistemak ondo funtzionatzea beharrezkoa da.

 

-Drenaje linfatikoa kirolean

Kirolarietan, drenaje linfatikoak, post-entrenorako errekuperazio gaitasuna eta giharduraren erantzuna hobetzen laguntzen du. Horrez gain, lesioak (bihurriketak, hematomak, fibren hausturak, tiroiak…) hobetzen laguntzen du, errekuperazio azkarrago batentzat.

Nahiz eta lesiorik ez jasan, drenaje linfatikoak, zirkulaioa hobetzen laguntzen du praktikatutako kirolean ehunek jasandako “min´´ hori errekuperatzen. Gainera, giharren mina gutxitzen du.

Hauek dira masaje honen onurak:

  • Sistema linfatikoaren funtzionamendu egokia
  • Arintasun handiagoa eta ongizatea
  • Efektu erlaxatua
  • Giharduren errekuperazioa

 

-Argazkiak, bideoak

 

-Bibliografia

http://www.vidanaturalia.com/que-es-el-drenaje-linfatico-manual-y-para-que-sirve-el-drenaje-linfatico/

http://osteo9.com/drenaje-linfatico-manual-y-deportistas/

https://es.wikipedia.org/wiki/Drenaje_linf%C3%A1tico_manual

http://www.efdeportes.com/efd119/fatiga-del-deportista-el-masaje-de-recuperacion.htm

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s