Planifikazioaren faseak

  • Planifikazioaren AURRENEURRIAK: KIROLAREN ETA KIROLARIAREN ANALISIA

Lehenik eta behin kirolariaren informazioa jakin behar dugu, ze ohitura dituen bizitza normalean, adibidez, elikadura, entrenamendu kopurua, nolako entrenamenduak…

  1. pausua: EGUNGO ERRENDIMENDU eta ENTRENAMENDU MAILAREN DIAGNOSTIKOA

Bere hasierako maila jakin behar dugu, horretarako test bat egin diezaiokegu eta testean ematen dituen erantzunen arabera gure entrenamenduak planifikatu.

Helburu bat zehaztuko diogu urtearen amaierarako eta helburu hori lortzeko kirolaria motibatu egin behar dugu, garrantzitsua da kirolaria psikologigoki ondo mantentzea eta hori entrenatzailearen lana ere bada.

2. pausua: HELBURUAK ZEHAZTU. ENTRENAMENDU ETA TXAPELKETAK PROGRAMATU

Urtean zehar helburu ezberdinak zehaztuko ditugu:

1.- Helburu primarioak: Data espezifiko baterako ipinita edukiko dugun errendimendua, normalean denboraldiaren amaieran lortu nahi dugun errendimendua izaten da.

2.- Helburu espezifikoak: Aurreko helburua lortzeko, entrenamenduan lortu behar ditugun datu zehatzak txapelketako egunean errendimendua hobeagoa izan dadin. Adibidez, indar maximoa, denbora zehatzak…

3.- Helburu partzialak: Gure helburu nagusia urte amaieran egon arren, helburu txikiak lortuz helburu handi hori lortu dezakegu, horretarako bidean proba ezberdinak egingo ditugu. Adibidez gure helburu nagusia triatloi batean denbora zehatz bat egita izango bada, bidean lasterketak, duatloiak, triatloiak…egingo ditugu

Helburu hauen bitartez gure kirolariaren etorkizuna bideratzen ari gara, guk sortu nahi dugun etorkizuna errealitate bihurtzeko.

3. pausua: ENTRENAMENDU ETA TXAPELKETAK GAUZATZEA

Planifikatutako entrenamenduak praktikara eramango ditugu, hasierako ikerketa egokia izan den zihurtatuko dugu,entrenamenduaren amaieran ere galdetu diezaiokegu entrenamenduaren intentsitatea nolakoa izan den Borgen eskalarekin

4. pausua: ENTRENAMENDU ETA TXAPELKETEN KONTROLA

2. pausuan pentsatutakoa bete den edo ez egiaztatuko dugu, adaptazioak egingo ditugu, hurrengo egunean kirolariari galderak egingo dizkiogu minik ba ahal duen, nekea, karga…erantzunaren arabera gure entrenamenduak perfekzionatzen joango gara kirolaria beti sasoian egon dedin eta entrenamenduak behar diren bezela bete ditzan.

5. pausua: AZTERKETA, KONPARAKETA, ZUZENKETA. AUTOERREGULAZIOA

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s